Zinemaren Legeari buruzko Ministro Agindua
Joan den urriaren 24an argitaratu zuten Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) Kultura Ministerioaren urriaren 19ko CUL/2834/2009 Agindua; horren bitartez, Zinemaren Legea garatzen da, film baten kostua eta ekoizlearen inbertsioa errekonozitzeari dagokionez, eta Estatuaren laguntzak arautzeko oinarriak eta Zinema eta Ikus-entzunezkoen Arloko Enpresen Administrazio Erregistroaren egitura ezartzen dira.
Agindua BOEn argitaratu ondorengo egunean jarriko da indarrean eta honako jarduera hauentzako laguntza berrien oinarri arautzaileak ezartzen ditu: film luzeen proiektuak garatzeko; kultur proiektuentzako eta arautu gabeko prestakuntzarako; telebistarako filmen eta animazioko telesailen ekoizpen proiektuentzako; zinema aretoa ez diren guneetan banatzeko; eta teknologia berriak erabilita ikus-entzunezko lanak egin eta zinema aretoa, telebista edo etxeko bideoa ez diren bitartekoetan banatzeko.
Formatu PHP | Tamainu: