ARGITALPENAK - Buletina

IKUS-ENTZUNEZKOA

AVA FUNDAZIOA

Andaluziako Ikus-entzunezko Fundazioaren aldizkari digitala.
Andaluziako Ikus-entzunezkoen Fundazioa, 1998. urtean sortu zena, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da eta Radio y Television de Andalucía (RTVA) enpresa publikoak sustatzen du. Andaluziako ikus-entzunezkoen industria garatzeko, bultzatzeko eta ezagutarazteko sortutako fundazio honek sektorean diharduten enpresei eta profesionalei laguntzeko tresnak eskaintzen dizkie, lehiakorrak izan daitezen eta estatuan, Europan eta nazioartean hedatzeko aukera izan dezaten.

Deskargatu

Formatu PHP | Tamainu:

Ikusi informazio gehiago >>

CLUSTER AUDIOVISUAL GALEGO

Galiziako Ikus-entzunezko Klusterraren Buletina.
Galiziako ikus-entzunezkoaren industria osotzen duten enpresa batzuen aliantza sendoa da, Galiziako Ikus-entzunezkoen Klusterra.
Bere helburuak hurrengo hauek dira: konpainien arteko sinergiak sortzea; produktuen lehiakortasuna indartzea; finantziazio bideak hobetzea; I+G+b bultzatzea eta giza kapitalean inbertitzea.

Deskargatu

Formatu 96 | Tamainu:

Ikusi informazio gehiago >>

IBAIA

Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen hilabetekaria.
Euskal ikus-entzunezkoak sustatu eta hobetzeko asmoz, IBAIAk zinegintzarako eta ikus-entzunezko ekoizpenerako baldintzak hobetzen ditu. Era berean, zenbait ekimen jartzen ditu abian, Mugarik Gabeko Telebistari buruzko Legean zehaztutako emanaldi eta inbertsio kuotak (%5) betetzeko eta Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezko ekoizpenari laguntza gehiago emateko.

Deskargatu

Formatu PHP | Tamainu:

Ikusi informazio gehiago >>

MEDIA BULETINA

Media Antena Euskal Herriaren buletina, Mediak Europa mailan daukan bulegoetako bat. Bere helburuak dira: Programa sustatzea eta EAEn Europako ikus-entzunezkoaren politikaz informatzea, kandidaturak aurkezteko euskal ikus-entzunezkoaren enpresak eta profesionalei laguntza eta aholkuak ematea.

Deskargatu

Formatu EU/ | Tamainu:

Ikusi informazio gehiago >>

TABAKALERA

Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunearen buletina.
Tabakalera antzinako Donostiako tabako fabrika ikusizko kulturan oinarritutako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko duen proiektua da.
Tabakalerak aro digitalean kultur jarduera indartzen eta bateratzen lagunduko du. Apustu kolektibo gisa egingo du, ingurunearekin partekatutako egitasmo gisa. Europan erreferente izango da, eta baita euskal kulturaren eta nazioartekoaren arteko zubia ere.
Hiriko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko egitasmoa da. Hiru erakunde horiek eraikina berreskuratu zuten, herritar guztiei irekitako zentro kultural bihurtzeko.

Deskargatu

Formatu EU/ | Tamainu:

Ikusi informazio gehiago >>

BESTE BATZUK

KOIUNTURA DI-DA BATEAN

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak argitaratzen duen hilabetekaria.
Hilabetekari honen helburua gertakari ekonomikoen ikuspegi hurbilagoa eta dibulgaziokoagoa eskaintzea da. Horretarako gehiago hartzen du kazetarien idazkeratik txosten teknikoetarako erabiltzen den idazkeratik baino.
Koiunturako albisteak era labur batean jorratzen ditu. Bereziki hartzen dira kontuan ekonomia hazkundeari, aurreikuspenei, langabezia tasari eta inflazioari buruzko albisteak.
Era berean, erreferentziako lurralde bati buruzko (herrialdeak zein eskualdeak) datu garrantzitsuenak biltzen dira eta baita Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak berak eginiko jarduera zenbait ere.

Deskargatu

Formatu HTM | Tamainu:

Ikusi informazio gehiago >>

Euskadi+innova

Euskadi+Innova Euskadin berrikuntza bultzaten diharduten pertsona eta erakundeen estrategia partekatua da eta bigarren eraldaketa ekonomikoa egiteko eta Euskadi Europan berrikuntza eredu bihurtzeko xedeaz sortu da.
Euskadik berrikuntzaren aldeko apustua egiten du enpresen eraldaketaren ardatz nagusi gisa, izan ere, geroz eta lehiakorragoa den mundu global honetan, berrikuntza ezinbestekoa baita antolakundeen lehiakortasun eta biziraupenerako.
Euskadi+Innova-k euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen lagundu nahi du, eta horretarako hainbat ekimen prestatu ditu berrikuntzaren kultura berri bat sortzeko, berrikuntza sustatzen duen ingurune bat bultzatzeko, zuzendaritza gaitasunak garatzeko eta enpresetan eta gizartean oro har IKT-en ezarpena eta erabilera sustatzeko.

Deskargatu

Formatu ASP | Tamainu:

Ikusi informazio gehiago >>

ZE BERRI

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak argitaratzen duen buletina. Buletin honetan, Gipuzkoako Informazioaren Gizarteari buruzko gaurkotasun guztia aurkitu dezakezu: gaurkotasuna, dokumentuak eta estatistikak, jardunaldiak eta ikastaroak,...

Deskargatu

Formatu PHP | Tamainu:

Ikusi informazio gehiago >>