
Data:2010/09/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Hamazazpi herrialdetako hamabost filmek parte hartuko dute Donostia Zinemaldiaren 58. edizioko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean, zeintzuen artean Eikeneko kideak diren Baleukon (ekoizlea) eta Barton Films-en (banatzailea) 'Izarrean argia' filmea aurkitzen da.
Zabaltegi-Zuzendari Berriak ataleko hamabost izenburuen artean, Europa Ekialdean indarra hartzen ari diren zinemagileen (Errumania, Bulgaria, Polonia), Europa mendebaldekoen (Holanda, Danimarka, Belgika, Alemania eta Frantzia) eta Latinoamerikarren (Uruguai, Chile, Kolonbia, Panama, Guatemala y Mexiko) ordezkaritza garrantzitsua egongo da, eta gainera,Txinako eta AEBetako ekoizpenak ere izango ditugu. Baitere, Baleukok ekoiztutako Izarren Argia.
Filmea Saturraranen gerra garaian egondako emakumezkoen kartzelan dago girotua. Gerra garaiko istorio honek emakumea du protagonistatzat eta berauei erregimenak kartzeletan kendutako, lapurtutako, haurren istorioa kontatzen du. Kartzela hartatik 4000 emakumetik gora pasa ziren eta 177 hil egin ziren. Horietatik 59 haurrak izan ziren.
Data:2010/09/02 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
EiTB-k, Eikeneko kidea, euskal errealizadoreek eginiko film laburrak eskainiko ditu. Film labur hautatuak ETBn eta eitb.com-en eskainiko ditu Euskal Telebistak. Lanak 2010ko abenduaren 3a baino lehen bidali behar dira eta 60 minutu baino gutxiagoko iraupena izan beharko dute.
Ekimenak aurreko urteetan ere egin da eta EITBk beretzat gordeko du film laburrak erosteko eskubidea, horien kalitate tekniko eta artistikoaren arabera, eta baita beste formatu batzuetan eginikoak erosteko aukera ere.
Bidali beharrekoa ondoko hau da:
- Ikustaldirako DVDa.
- Fitxa teknikoa: iraupena, generoa, lehendabiziko kopiaren data, filmaketa formatoa, etab..
- Fitxa artistikoa: zuzendaria, argazki zuzendaria, musika, aktoreak.
Informazio gehiago
Data:2010/07/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (4):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Eikeneko kidea den Digitalak ekoiztetxeak 5 metro diametroko pantaila zirkularrean proiektatzen ari den bideoa sortu du, 360ºko bideoa eta 360ºko argazkiak uztartuz. Bideo hau, Galizian, Compostelako Santiagon egunotan ikusgai dagoen Peter Eisenman. A Cidade erakusketan ikus daiteke bideo ikusgarria. Udazkenean, Kulturaren Hiria osatzen duten eraikin guztiak zabaltzen direnean, erakusketa hau behin betikoa bilakatuko da, baina oraingoz, bisitariari hilabete batzu barru inguruan zer ikusiko duen ulertzen laguntzen dio.
Cidade da Cultura de Galicia fundazioa 1999an sortzen den Galiziako Xuntako ekimena da. Fundaciones de Interés Gallego-ren menpe dago eta bere helburua elkarreragin kulturalerako aproposa den gune multifuntzional eta bateratzailea sortzea da.
Digitalak-eko lantaldeak, Kulturaren Hiria grabatu du 360ºko kamararekin, eta horrez gain, argazkiak ere egin ditu formatu berean. Ondoren jasotako ikus-entzunezko material guztia nahastu da, 5 metro diametroko pantaila zirkular erraldoia egin da, eta 6 proiektoreren bitartez ari da eskaintzen orain ikuskizuna.
Data:2010/07/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Eikeneko kidea den Digitalak ekoiztetxeak zuzenean eman du Donostia Oakley Pro Junior, Groseko Zurriola hondartzan ospatu den surf txapelketa uztailaren 22a eta 24a bitartean. Mundu osotik etorritako 200 bat gazte lehiatu dira, ea nork olatu gainean hobeto dantzatu. 21 urtetik beherako surflarientzat proba garrantzitsua da oso, munduko zirkuituaren zati delako, eta gainera berezia omen da Zurriolako hondartzako txapelketa, aditu askoren ustez, hemengoa baita europako hiri-olaturik hoberena.
Digitalak ekoiztetxeak zuzenean eman du txapelketa streaming bidez eta baitere 360ºko kamararekin ere bertako giroa jaso du. Hainbat eta hainbat izan dira Zurriola hondartzara hurbildu direnak zuzenean ikuskizunaz gozatzera.
Informazio gehiago
Data:2010/07/28 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (1):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
MEDIA Mundus-en programa berriaren deialdiak, zein datorren urriaren 15ean bukatzen da izena emateko epea, profesionalen arteko harreman kulturalak eta komertzialak indartzea du helburu, Europako edo beste herrialde batzuen artean, ikus-entzunezkoen industriaren lehiakortasuna haunditzeko, eta baitere kontsumitzaileen aukerak eta aniztasun kulturalak, beste batzuen artean.
Deialdi honetan onartuak izateko eskaerak 2010 urriko 15a orduko egin behar da eta proiektuak 2011ko otsailaren 1a eta urte bereko abenduaren 31a bitartean hasi beharrekoak dira, bukatzeko epea 2012ko martxoaren 12a delarik. Diru laguntzari dagokionez deialdiak 4.939.835 euroko aurrekontua prestatu du.
Informazio gehiago
Data:2010/07/27 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0):Irakurri iruzkinak / Erantsi iruzkina >>
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.