BERRIAK

Kotxe istripuan hil da Magali Lueiro gure lankidea

Amaitu berri den abuztuak oso notizia triste bat utzi digu: Magali Lueiro gure lankidea hil da. Urteak zeramatzan Magali Lueirok euskal ikus-entzunezkoen enpresak laguntzen kanpoko merkatuetan Kultura Sailak kontratatua, eta EIKEN sortu zenetik ere, ordeztezina izango den lan ikaragarria egin izan du Basque Audiovisualen alde. Kotxe istripuan hil da Magali abuztuaren erdian eta izugarrizko hutsarekin utzi gaitu. 



Beti gogoratuko ditugu bere alaitasuna, profesionaltasuna, eta guztioi eskaintzen zigun maitasuna.

Data:2010/09/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa