EIKEN, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, enpresa elkarte bat da, izaera profesionalekoa eta irabazi asmorik gabekoa. Euskal Herrian ikus-entzunezkoen sektorean produktuak, zerbitzuak eta edukiak sortzen eta emititzen diharduten Euskal Herriko enpresa nagusiek osatzen dute.

Eikenek Eusko Jaurlaritzako Industria Merkataritza eta Turismo sailaren laguntza jasotzen du eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko lehentasunezko hamabi klusterretako bat da. Eikeneko kideek ikus-entzunezkoaren balio kate osoa hartzen dute.
Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen sektorea finkatzeko eragile gisa eta bere enpresetako lehiakortasuna sustatzeko eratu zen 2004ko urriaren 14an.