EIKENen xedea Euskadiko Ikus-entzunezkoen sektorearen eraldaketa bultzatzea da, enpresa lankidetzan oinarritutako jardueretan oinarrituta. Jarduera horien guztien ardatza berrikuntza da. Jarduera hori dagokion estrategiaren Printzipio Gidari hauetan oinarritzen da:
- Euskadiko Ikus-entzunezkoen sektorean lidergoa izatea.
- Klusterraren eta bere kideen lehiakortasuna sustatzea.
- Enpresa egitura egokia garatzen laguntzea.
- Nazioartekotasuna sustatzea eta bultzatzea.
- Abangoardiako jakintza eskura jartzea.
- Berariazko enpresa egitasmoak egitea.
- Jarduera lankidetzan eta berrikuntzan oinarritzea.