BERRIAK

"Zorion Perfektua" pelikula filmatzen hasi da Pausoka

                                                     

Filma, aurre-ekoizpen fasean dago eta Jabier Elortegi izango da pelikularen Zuzendaria. 

Pausokak (Eikeneko kidea) Anjel Lertxundiren «Zorion Perfektua» eleberriaren egokitzapena egingo du urritik aurrera, euskaraz gehien irakurri den eleberrietako bat da, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da. Barton Films (Eikeneko kidea) filmaren banatzailea izango da eta prentsari dagokionean, Gorostilanda izango da arduraduna.

Pelikula Donostian eta Bartzelonan filmatuko da, bere jatorrizko bertsioa euskaraz izanda, eta besteak beste, ETBk (Eikeneko kidea), Eusko Jaurlaritzak eta Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuak diruz lagunduko dute.

Sinopsia
Historiako bi une ezberdinetan kokatuta dago kontakizuna: iraganean (1987) eta orainaldian (2008). Euskal Herriko itsasertzeko herrixka batean gertatzen da iragana, aztoramen politiko handiko une batean, eta oraina, berriz, hiri handi batean, Bartzelonan.

Gure bi protagonisten bizitzek bat egin dute iraganean, eta orainaldian berriro egingo dute topo. Biei gauza berdinak markatu die bizitza: atentatu terrorista baten biktima izateak. Euskadin bizitzen jarraitzea zein zaila den eta ezezaguna izateko eta bizimodu berri bati ekiteko hiri handi batera joateko beharra kontatzen du filmak.

Data:2008/09/25 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa