BERRIAK

2008/2009 kurtsoan Barton Films-ek euskarazko 10 pelikula estreinatuko ditu

Urte berri bat ere Barton Films (Eikeneko kidea) banatzaile zinematografikoak bere euskarazko hurrengo estreinaldiak aurkezten ditu, 08/9 kurtsoan hamar tituluetara heltzen direlarik, euskal filmak eta hizkuntza honetara bikoiztutako pelikulen artean.

Beraz, eskaintza zabal baten aurrean gaude, gustu guztientzako zinemarekin eta publiko desberdinetara zuzenduta: umeentzako animaziotik, helduentzako fikziora.

                                         

Modu honetan, Barton Films-ek euskarazko zinearen apustuarekin jarraitzen du bere normalizazioaren alde egiten, filmak areto komertzialetan eta sesio eta ordutegi arruntetan estreinatuz. Gainera, Barton Films-ek komertzialki euskarazko titulu gehien eskaintzen dituen banatzailea izaten jarraitzen du, euskara bizitzaren arlo guztietan erabili dadin, asisaldia barne eta honetan zineari garantiza berezia emanez. Zentzu honetan, aurrerapausu handiak eman dira euskarazko filmak urte osoan zehar estreinatzea lortu baita eta ez bakarrik oporraldietan, orain dela gutxi arte gertatzen zen moduan.

08/09 kurtso hau “RH+ Sevillako banpiroafilmaren estreinaldiarekin hasten da eta abenduan euskarazko beste 3 titulu gehiagorekin jarraituko du. 2009-an beste hainbat film estreinatuko dira (hauetariko batzuk orain hasiko dira errodatzen) hilabete ezberdinetan zehar: urtarrila, maiatza edo urria. Horrela, urte osoan zehar euskarazko filmetaz gozatzea posiblea izango da, Barton Films-en helburu nagusietariko bat.

Barton Films-ek aurkezten dituen estreinaldi hauetaz gain, kurtso honetarako beste 3 ekitaldi garrantzitsuak euskararen inguruan azpimarratu nahi ditugu. Lehenengo eta behin Barton Films-en web orrialde berrian laster zabalduko den DVD-n komertzializazio zuzenerako atala aipatu beharra dago (bertan “Tehilim”, “Mal Gesto”, “Piccolo & Saxo” edo “The Horror Bus” bezalako filmak salgai egongo direlarik). Bigarrenez, euskararen egunaren ospakizuna dago, abenduaren 3-an, non Barton Films-ek ekintza ezberdinak antolatuko dituen. Azkenik, banatzaile honen parte hartzea, eta jadanik 5 urte dira, Durangoko Azokan nabarmentzen dugu. Urte berri bat ere Barton Films bere stand propioa izango du abenduaren 5-etik 8-ra eta bertan bere proiektuak ezagutzera emango ditu euskararen alde egiten duen heinean.

Euskarazko filmen egutegia
Euskarazko filmen katalogoa

Data:2008/10/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa