Jadanik ez da utopia bat; telebista nahi dugun lekuan eta momentuan ikusteko aukera daukagu, eskuko telefonoaren edo beste edozein dispositibo mugigarriren bidez. Telebista mugigarria errealitate bat da, eta ikus-entzunezkoen sektoreko enpresei aukera asko ematen dizkie, bai edukien probisioari dagokionez, baita berrikuntza teknologikoei dagokienez ere. Horrela, erabiltzaileak produktua ondo hartu dezan saiatuko gara, behin betiko garapenerako oinarrizkoa izango den negozio-eredua ahaztu gabe.
Telebista Digital Berriaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarte Departamentuak, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, Vicomtech, Euskaltel, EiTB eta Enpresa Digitalarekin batera, Donostiako Parke Teknologikoan foro bat egin zen, sektoreko profesional, enpresa eta erakundeei zuzenduta, itzalaldi analogikoaren ondoriozko proiektu handietako baten erronka berriak ezagutu eta horiei buruz hitz egiteko: telebista mugigarria.
Foroa 9.00etan zabaldu zen eta José Ramón Guridik eman zion hasiera, Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarteko Diputatuak. Gainera, Elena Gutiérrez, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko Zuzendaria eta Juan Mari Gurrutxaga, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen klusterreko Presidentea izan ziren.
Foroaren helburua egungo egoeraren hausnarketa eta analisia egitea zen. Horrela, bertaratu ziren enpresa eta profesionalek etorkizuneko lehenengo inkognitei buruz eztabaidatu zuten. Kasu askotan, puntu hauek definitzeke zeuden: Estandarren borroka, multiplex deritzanen erregulazio eta kudeaketa, sareko operadoreen posizioa eta TB kateak:Lehiakideak?, Merkaturatu diren azken terminalen papera edo teknologia digital berri horren aurreko edukien sortzaileen posizioa.
Gainera, agendan, TB mugigarrirako negozio ereduak agertzen dira, baita erabiltzailearen onarpenerako beste aspektu garrantzitsu batzuk ere; hala nola, hartzailearen pantailaren tamaina, bateriak, estaldura edo publizitatea, guztiak oso garrantzitsuak poltsikoko telebistarako.
Data:2008/12/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.