BERRIAK

Barton Filmsek “Tehilim” aurkeztu du Bilbon, Cannesko zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen Frantzia eta Israelgo ekoizpena

Ostiralean Frantziak eta Israelek ekoitzitako “Tehilim” filma estreinatuko da. Raphaël Nadjari zuzendariak eginiko lan hau Barton Filmsek (Eikeneko kidea) banatzen du, eta 2007ko Cannesko zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen.

                                                             

Estreinatu aurretik, urtarrilaren 2an, prentsarako emanaldi berezia egin zen Deustuko Renoir zinema aretoetan. Bertan egon ziren filmaren zuzendaria eta produktorea.

Gaur egungo Jerusalemen kokatua, bizimodu arrunta daraman familia judu baten bizitza erabat aldatuko da, auto istripu batean aita era misteriotsuan desagertzean. Familiako kideek ozta-ozta egingo diete aurre aitaren gabeziari eta eguneroko bizitzaren arazoei. Helduak isiltasunean edo tradizioetan babestuko dira, Menachem eta David semeak, berriz, aita bilatzen saiatuko dira.

Data:2008/01/03 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa