BERRIAK

“Los Cronocrímenes”, KV Entertainmentek koproduzitu duen film luzea, estatuko zinemagintzaren ordezkari bakarra Sundancen

Nacho Vigalondoren opera prima KV Entertainmentek (Eikenen bazkidea), ZIP Filmsek eta Fine Productionsek koproduzitua, Sundanceko zinemagintza independentearen zinemaldian aurkeztuko duten espainiar film bakarra izango da. Sundance Zinemaldia urtarrilaren 17 eta 27 bitartean egingo da.

                                                             

Beldurrezko eta fantasiazko generoan espezializatuta dagoen Park City at Midnight lehiaketatik kanpoko atal paraleloak zientzia fikziozko film luze honen estreinaldia egingo du urtarrilaren 18an. Filmak, jadanik, ibilbide luzea egin du nazioartean, eta sari garrantzitsuak eta kritika arrakastatsuak lortu ditu Austingo (AEB) eta Triesteko (Italia) fantasiazko zinemaldietan.

“Los Cronocrímenes” filmak Karra Elejalde eta Barbara Goenaga ditu protagonista, eta, ustekabean, ordu batzuez iraganera bidaia egiten duen eta bere burua aurkitzen duen gizon baten historia kontatzen du. Ondorioak aurretik suma ezin bezain katastrofikoak izango dira.

“Los Cronocrímenes” filma aurten iritsiko da amerikar aretoetara eta jadanik hainbat lekutan saldu da: Erresuma Batua, Errusia, Zeelanda Berria, Eskandinavia, Frantzia eta Alemania. 2006ko udazkenean filmatu zuten Kantabrian eta Euskadin, eta 2005ean Oscar sarietarako bere film labur “7:35 de la mañana” delakoagatik izendatu zuten Kantabriako zuzendariaren lehen film luzea da, Ibarretxe&co-k ekoitzia, Karbo Vantas gaur egun.

Data:2008/01/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa