Azken asteotan enpresako zenbait forotan parte-hartzea eskatu zaio Eikeni, tradizionaltzat jotzen ez den ekonomia sektore batean “arrakastako kluster gisa” izandako esperientziaren berri emateko. Itziar Menak Lehiakortasunaren Institutuak antolatutako Microeconomics of Competitiveness ikastaroaren amaieran eta Euskadiko Biozientzien eta Nekazaritza eta Janarien industrien gaineko bi topaketatan parte hartu du.
Lau urteko jardueran eginiko lanari, jasotako esperientziari eta lortutako emaitza onei esker Eiken Klusterrak hiru foroetan parte hartzeko aukera izan du, bere arrakastaren berri emateko. Aintzat hartu behar dugu, gainera, ikus-entzunezkoen sektoreak ez duela zerikusirik ohiko ekonomia sektoreekin.
Eikeneko zuzendariak Euskal Nekazaritza eta Janariaren industrien eta biozientzien sektorearen topaketetan parte hartu zuen, arlo horietan ere kluster gisa eratzeko aukerak aztertzen ari direlako. Horrez gain, joan den abenduaren 18an Lehiakortasunaren Institutuak Mena gonbidatu zuen, Michael Porterren diseinuan oinarritutako Microeconomics of Competitiveness ikastaroaren amaierako ekitaldian parte hartzera.
Ekitaldi guztietan, Itziar Menak Klusterraren hasiera deskribatu zuen, “bidea irekitzeagatik” aurkitutako oztopoak azalduz. Aurkezpenaren zati handi batean, bost batzorde estrategikoen bidez enpresek eginiko lan trinkoari buruz hitz egin zuen, horri esker martxan jarri baitziren Sektorerako giltzarriak diren proiektuak (EikenBANK, EikenLEX, Basque Audiovisual, etb..).
Izan ere, denbora laburrean, Eiken sektorearen solaskide bihurtu da eta konfiantza giroa sortu du enpresen artean. Hain zuzen ere, lankidetza testuinguru horren laguntzaz lortu da Sektorerako Lehen Plan Estrategikoa egitea.
Data:2008/12/23 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.