BERRIAK

Teknopolisek web gune berria estreinatu du

Teknopolisek, Elhuyar Fundazioak EITBrentzat, biak Eikeneko kideak, ekoizten duen zientziari eta teknologiari buruzko telebista-saioak, web gune berria estreinatu du.

Web gune berrian, 2007ko urritik aurrera emititu diren Teknopolisen programa guztiak aurkituko ditu erabiltzaileak, osorik edota erreportajeka.
Informazioa eskaintzeaz gain, osasunari buruz ditugun galderak bidaltzeko aukera izango du web gune berriak, eta programan bertan horiei erantzuten saiatuko da Teknopoliseko lantaldea astero-astero. Gainera, hurrengo asteko programaren aurrerapena ere egongo da ikusgai web gunean. Astero, telebistan eman diren saioaren edukiak jarriko dira web gunean.

                              

Teknopolisen web guneak telebista-saioak berak dituen atalak ditu:
-Erreportajeak: zientzia- eta teknologia-gaiei buruzko berriak erreportaje-formatuan (medikuntza, astronautika, biologia, ingeniaritza…).
-Elkarrizketak: Teknopoliseko platoan zenbait adituri egindako elkarrizketa laburrak.
-Bi hitzetan: zientziari eta teknologiari buruzko albisteak eta bitxikeriak formatu txikian.
-Mundu Ikusgarria: gure planetako txoko liluragarrienak, naturak sortutako altxorrak, fenomeno geologiko ikusgarriak eta urruneko paisaiak.
-Pilulak: 90 segundoko atal laburra, azkarra eta dinamikoa, oinarrizko zientziaren inguruko galde-erantzunak.
-Osasun-galderak: Maider Egüések ikusleek bidalitako galderei erantzuten die astero-astero.
-Monografikoak: programa osoa (30 minutu) gai nagusi eta bakar bati eskainia.

Data:2009/01/09 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa