Barton Films (Eikeneko kidea), Gorostilanda eta Gozila Asoziazio Kulturalak “AnimaBasauri 3 Erretrospektiba” aurkeztuko dute urtarrila osoan zehar, pasa den urtean animazioko jaialdian aurkeztutako lan hoberenekin.

AnimaBasauri-ren laugarren edizioa izango denaren aurrerapen gisa, proiekzio hauek Basaurin dagoen Pozokoetxeko Kultur Etxean ospatuko dira (Erronkari Ibarra Kalea z/g) eta Basauriko Udaletxea, Basauriko Kultur Etxea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailek kolaboratu dute.
Proiekzioak astelehenero egingo dira arratsaldeko 18:30etan. Urtarrilak 21ean ikusgai egongo dira “Chahut”, “Ichthys”, “Caracas”, “Cirugía”, “La gallina ciega”, “Dog Days”, “Empire”, “Leviathan”, “Palomita mía”, “Guide dog” eta “Moongirl”. Urtarrilak 28an “Pupets”, “Yansan”, “Historietas sombrosas”, “Pasta”, “De la vista nace el amor”, “Deu no journal”, “Parlimes”, “Shipwrecked” eta “Brothers bearhearts” ikusteko aukera izango dugu.
AnimaBasauri IV Animazioaren Nazioarteko Jaialdiaren markoan, aurten, berrikuntza gisa, Bilboko Euskalduna Jauregian, animazioari buruzko nazioarteko foroa izango da apirilaren 24an, Euskadin egindako animazioak merkatu berrietara jotzeko aukera zabaltzeko asmoz. Hitzordu honetan Estatuko eta Estatutik kanpoko profesionalek eta enpresek hartuko dute parte. Zentzu horretan, antolatzaileak mundu guztiko 70 konpainia baino gehiagorekin jarri dira harremanetan
“AnimaBasque-Business” izenarekin, animazioaren nazioarteko merkatu hau AnimaBasauri Jaialdiaren laugarren edizioarekin batera egingo da, eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren (Lehendakaritzaren bitartez) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (foru erakundeko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak kudeatutako Bultzatu programaren barruan) laguntza dauka.
Data:2008/01/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.