BERRIAK

“Ander” filma, EiTBren eta Bitart-en parte-hartzea izan duena, Berlinalearen Panorama sailean egongo da

Ander” aukeratu dute Berlingo 59. Zinemaldiaren Panorama sailean parte hartzeko.Gayren gaiari buruz euskaraz eginiko lehen filma otsailaren 5etik 15era ikusiko da Berlinen.

Roberto Caston galiziar zuzendariak idatzi eta zuzendu duen filmak, EiTBren eta Bitart-en (Eikeneko kideak) parte-hartzea izan duenak, hainbat sari eskuratzeko aukera izango du, hala nola ikusleen saria, Nazioarteko kritikaren FIPRESCI saria eta Zuzendari Berri Onenaren saria.
 
Film luze hau Berdinduren erronka bat da, hau da, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailari atxikitako Lesbiana, Gay eta Transexualen Arreta Zerbitzuarena. Horrela, Berdinduk Castonengana jo zuen 2007an, homosexualitatearen normalizazioan lagungarri izango zen film luzea egin zezan.

Laburpena
“Ander” filmak baserrian lanean hasitako Peruko etorkin batez maitemintzen den baserritar baten istorioa kontatzen digu. Protagonistak 40 bat urte ditu, bizikleta lantegi bateko langilea da eta baserriko lanak ere egiten ditu. Baserrian ama eta arrebarekin batera bizi da. Egun batean istripua du eta hanka puskatzen zaio, eta, horren ondorioz, familiak Peruko etorkin bat kontratatzen du baserriko lanak egiteko.

Hura iristean etxeko bizimodua eta Anderren bizitza aldatuko dira, izan ere, protagonistaren baitan ordura arte ezezagun zituen sentimenduak pizten dira, barne liskarra bortitza eraginez. Peiokin eta Remekin dituen harremanak ere aldatuko dira, lehena bere lagun mina da eta bigarrena, berriz, inguruko prostituta. Biek jarrera bat hartu beharko dute, egoera berriaren aurrean. Filma urtarrilaren 30ean emango dute lehenengoz Arriaga Antzokian, Bilboko Zinegoak zinemaldiaren hasieran.

Prentsa txostena

Data:2009/01/12 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa