BERRIAK

expressive solidariak 3.000 euro eman dizkio Orphanaid Africari

Joan den urriaren 17an, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ?¡”expressivekexpressive solidariamarka sortu zuen. Horren bidez, mundu zuzenagoa eraikitzen lagun dezaketen hainbat egitasmo abiaraziko ditu. 

Expressive solidariaren lehen ekintzan, “el valor de un clic” izenekoan, euro bat jaso zen www.expressivesolidaria.es. web orrian eginiko klik bakoitzeko. Horren bidez, expressivek 3.000 euro jaso ditu, OAri eta Ayenyah nekazaritza erkidegoari emateko. Bertan, behar bereziak dituzten haurrei laguntzeko programa bat garatzen ari dira. Dagoeneko egina dagoen eskolan, arazo fisiko edo psikologikoengatik (buruko perlesia, portaera arazoak,  gehiegizko aktibitatea,…) arreta behar duten haurrek zaintza eta hezkuntza berezia jasoko dituzte.

                                 

Haur talde horrentzako jarduera bereziak egin ahal izateko eta haien garapenerako giro egokia sortzeko, ezinbestekoa da berezko gunea izatea berariazko laguntza tresnez hornitua. Gaur egun, 15 haurrek jasotzen dituzte programaren onurak, irakasle baten eta bere laguntzailearen ardurapean.  

Ekintza hau markaren hasiera baino ez da, izan ere, expressive solidariak askotariko gizarte gaiekin bat egiteko asmoa du. Hartara, konpainia hau gizarte erantzukizun korporatiboko enpresa bihurtuko da: luzez landutako egitasmoa eta orain kaleratuko dena.

Programatutako ekintzen artean, Marokoko Goygal herriko eskola berriro eraikitzeko laguntza dago. 33 expressive solidario bertara joango dira urtarrilaren 29, 30 eta 31n, lana egitera eta egoerarik okerrenean daudenei elkartasuna adieraztera.

Data:2009/01/29 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa