BERRIAK

K 2000-k Palestinari buruzko dokumentala ekoitzi du

K 2000, Eikeneko kidea, enpresaren lan-taldea Zisjordanian izan da. Gazako mugara ere hurbildu da Israelek hura bonbardatu duenean, eta Hamas-eko buruzagiekin elkarrizketatu da Sirian. 
Han grabatutako irudi eta elkarrizketak -50 ordu baino gehiago, guztira- palestinarrek euren lurraldean  jasaten duten egoeraren isla dira, eta K 2000k ETBrentzat ekoizten duen Pásalo programan ikusi ahal izan dira.

Dokumentalean aztertzen dira Israelgo estatuak judutarren izenean onetsi dituen ekintzak eta horiek palestinarrei dakarzkien ondorio sozial, ekonomiko eta politiko latzak.

1948. urtean Israel Estatua eratu zenetik, milaka palestinar erbestera alde egin behar izan dute, inguruko herrialdeetako errefuxiatu-esparruetan bizitzera: Siria, Jordania, Libano... Hain zuzen ere, hantxe, erbestean, segurtasun-neurri zorrotzen pean elkarrizketatu gara Hamaseko buruzagiekin. Beraiek ohartarazi gaituzte belaunaldi gazteenen artean gorrotoa sustatzeak dakartzan arriskuez.
Israel 2002. urtean hasi zen harresia eraikitzen. Nazioarteak legez kontrakotzat jo du, eta munduari askatasuna eskatzen dion horma-irudi handia dirudi. Behin amaituta, 700 km luze den zementuzko eta metalezko harresi bat altxatuko da Israel eta lurralde palestinarren artean, ustez, israeldarren segurtasuna bermatzeko.  

K 2000-k ekoitzi duen dokumental honek palestinarren eta israeldarren arteko gatazkaren arrazoi nagusiak aztertu ditu, Israelen bonbardaketek mundu osoaren arreta bertara bildu duen testuinguru gaur egungoan.

Data:2009/02/03 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa