BERRIAK

Jarkatza-k akordio bat izenpetu du dokumentalak AEBetan emititzeko

Jarkatza Media-k (Eiken-en bazkidea), Galdare 19.99, SL elkartearen bidez, akordio bat izenpetu du Chicagoko Notre Dame Anaiartearekin gaur egun EiTBn ikus daitekeen “Barne Barnetik” sailaren eta “Caminos de encuentro” proiektu dokumentalaren eskubideak saltzeko.

Akordio honen bidez, Notre Dame Anaiarteak bere gain hartu du hiru urteko epean atal guztiak erosteko konpromisoa. Lehenengo 10 atalak martxoaren hasieran bidali ziren. Akordioa Jarkatza-k Canneseko MIPCOM jaialdiaren azken edizioan Basque Audiovisual delegazioaren bidez izan zituen hartu-emanen emaitza izan da. 

Barne barnetik” dokumental-sailak Euskal Herriko ohiturak eta ezaugarriak erakusten ditu. Dokumental bakoitza herri bati eskaintzen zaio, tokian tokiko xehetasunak eta usadioak ezagutarazteko.

Caminos de encuentro” santutegietako artea eta kultura erakutsi nahi dituen proiektu dokumental bat da. Historialarien eta kultur munduko adituen eskutik, leku horien zentzua, mistizismoa eta erakargarritasun-ahalmena erakusten zaizkigu, haien izatearen zergatikoa, hitz bitan esateko.

Data:2009/03/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa