BERRIAK

Baleuko eta Irusoin hautagaiak izandako Goya Sarien sorpresarik handiena, Jaime Rosalesen ‘La Soledad’ filma izan zen

Goya sarien XXII. edizio banaketan, La Soledad filmak, pelikula, zuzendari eta aktore berri onenaren sariak irabazi zituen. Baleuko eta Irusoin (Eikeneko kideak) animazio luzemetraia onenaren eta dokumentala onenaren kategorietan, hurrenez hurren, ez zuten azkenean sari preziatua lortu.

                                                        

Jaime Rosalesek zuzendutako bigarren filma izan zen gauaren irabazle nagusia, besteak beste, pelikula eta zuzendari onenaren sariak jaso zituen. Zuzendari berri onenaren saria Juan Antonio Bayonak jaso zuen El orfanato pelikularengatik. Aktore protagonistei dagokionez Maribel Verdú eta Alberto San Juan izan ziren sarituak, Siete mesas de billar francés eta Bajo las estrellas filmengatik.

Felix Viscarretek, Bajo las estrellas filmaren zuzendaria, gidoi egokituaren Goya lortu zuen eta nobelaren autorea den Fernando Aranburu donostiarrak lagunduta jaso zuen. Baleukok (Eikeneko kidea) ekoitzitako “Betizu eta urrezko zintzarria”-k ez zuen azkenean animazio filmaren Goya irabazi, Nocturna, una aventura mágica-k eraman zuen, Victor Maldonadok eta Adriá Garcíak egindako produkzio katalana. Itziar Arrieta donostiarra izan zen makillaje eta ile-apaintze onenaren saria jaso zuena.

Bestalde, dokumentala onenaren saria, Irusoinek (Eikeneko kidea) egindako “Lucio” dokumentala izendatuta zegoen kategorian, Mugarik Gabeko Medikuen Erakundearen laguntzarekin Javier Bardemek ekoitzitako Los Invisibles film dokumentalak jaso zuen.

Data:2008/02/11 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa