Kultura Sailburuak aurkeztuta, Gobernu Batzordeak (martxoaren 17an) Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzabideetarako 8.235.000,00 euro onartu ditu.
Honen bitartez, ikus-entzunezkoen ekoizpena laguntzeko, Kultura Sailak hornitutako bi finantziazio ildo bideratu dira, interes gabeko maileguak eta interes txikiko maileguak. Ikus-entzunezkoei zuzendutako finantziazio hau Euskadin enpresa pribatuek ekoiztutako ikus-entzunezkoa finantzatzeari bideratuko da, horretarako Kultura Sailak jarriko duen diruaren bitartez.
Finantzabide hau ekoizpenak bultzatzera zuzentzen da eta honen xedea ekoizpena, alorraren lehiakortasuna eta enplegua sustatzea da. Sustapenerako ildo honetara euskal ekoizpenetxeek sormeneko ikus-entzunezko ekoizpenak aurkeztu ahal izango dituzte. Bi finantziazio ildo dira indarrean:
• Alde batetik interes gabeko maileguak, hau da printzipala itzuli beharko da baina inongo korriturik ordaindu gabe, ildo hau film luzeak, film laburrak, tvmoviak, pilotoak, dokumentalak eta animazioko filmak laguntzera zuzenduko da.
• Beste aldetik, interes txikiko maileguak ezarri dira eta hauek korritua ordainduko dute eta kontratuak bideratzeko balioko duen ildo honetara lehen atalean dauden ekoizpenak eta telebistarako sortak hel dezakete.
Ikusentzunezkoaren Liburu zuritik eratorrita, 2004. urtetik aurrera Kultura Sailak bultzatu eta urtero hornitzen dituen eta Ogasun Sailaren lankidetzarekin bideratu eta finantza elkarteak emango dituen mailegu hauek bi zatitan banatuko dira, %60a interes gabeko maileguetara luzatuko da eta beste %40a interes gutxiko maileguetara. Finantziazio ildo hau beste laguntza eta bestelako finantza bideekin bateragarria da.
Data:2009/03/18 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.