BERRIAK

Signo Digitalen proiektu bat Estatuko ordezkari bakarra izango da Pitching Forum Docs in Thessaloniki 2009an

Signo Digital (Eikeneko kidea) euskal enpresak eginiko “Sistiaga: Frame by Frame” dokumentala Europa osoko 82 lanen artetik aukeratu zuten, martxoaren 18tik 22ra Grezian eginiko Docs in Thessaloniki ospetsuaren `pitching´ saioan parte hartzeko.

European Documentary Network-ek (EDN) eta “Images of the 21st Century”  Thessaloniki Documentary Festival-ek batera antolatutako Pitching foroan parte hartzeko 82 hautagai aurkeztu ziren guztira; 21 aukeratu zituzten, eta, horien artetik, Espainian eginiko lan bakarra, Josu Venerok zuzendutakoSistiaga: Frame by Frame” dokumentala, hain zuen ere. Gaur egun ekoizten ari den lana.

EDNk antolatutako foroa Thessaloniki-ko Dokumentalen Jaialdian egin da. Hamaikagarrenez antolatutako jaialdi hau Europako garrantzitsuenetakoa da eta hiria zinema dokumentalaren Europako hiriburu bihurtzen du, hainbat egunez.

Signo Digital enpresako arduradunek hiru egun izan zituzten proiektua lantzeko, eta, ondoren, nazioarteko 11 telebista kateri eta banaketa etxeri aurkeztu zieten, finantzaketa lortzeko. Enpresako arduradunek adierazi dutenez, “harreman ugari egiteko aukera izan dugu. Hasiera batean, Hungariako Duna Telebistak, Suediako SVTk eta Espainiako kable bidezko telebista kate batek dokumentala eskuratzeko interesa agertu dute. Horrez gain, oso kontaktu interesgarriak egin ditugu Txekiar Errepublikako banaketa etxe batekin eta Finlandiako telebista kate batekin”. Signo Digital 1995. urtean murgildu zen Ikus-entzunezkoen Sektorean, eta, batez ere, telesailak eta dokumentalak ekoitzi ditu orain arte.


Laburpena
Jose Antonio Sistiagaren (Donostia 1932) bizitzari eta obrari buruzko dokumental honek 50 minutuko iraupena du eta euskal artista ezagun honen mundua eta sorkuntza prozesua gerturatzen dizkie ikusleei. Artistak eskuz margotzen ditu bere filmak, fotogramaz fotograma, mihiseak balira bezalaxe.

Lanak bere filmografiaren ibilbide dinamikoa eskaini nahi digu. Ibilbide horretan emankorra bezain garrantzitsua den pintura lana, obra erotikoa eta bere bizitza esperientzia kutunenak ikusi ahal izango dira.

Data:2009/04/02 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa