BERRIAK

“Axun eta Maite” filma Donostia, Zizurkil, Errenteria eta Asteasun filmatuko da astelehenetik aurrera.

Irusoinek koproduzituko duen eta Barton Films-ek (Eikeneko kideak) banatuko duen euskaraz eginiko film luze honek, berriro elkartzen diren bi emakume helduren arteko maitasun istorioa kontatzen digu. 

Datorren astelehenean, hilaren 11n, “Axun eta Maite” hasiko dira filmatzen Zizurkilgo baserri batean. Film laburrekin (“Tercero B”, “Sintonía”, “On the line”) eta dokumentalekin (“Lucio”, “Sahara Marathon”) arrakasta lortu ondoren, hauxe da, fikziozko film luzeei dagokienez, Jon Garañoren (Astigarraga 1974) eta Jose Mari Goenagaren (Ordizia, 1976) opera prima. Zinema egitasmo garrantzitsu honek 1,5 milioi euroko aurrekontua izango du.

                                  

Axun eta Maite” filmatzen 6 aste pasako dituzte eta 50 profesional baino gehiagok parte hartuko dute. Gipuzkoako hiriburuaren hainbat lekutan, Zizurkilen, Asteasun eta Errenterian egongo dira. Osorik euskaraz egingo den film hau Irusoinek (“Aupa Etxebeste!”) eta Moriarti Produkzioak ekoitzi dute. Era berean, EiTBren (Eikenen bazkide) parte-hartzea izan du eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntza jaso du. Banaketa Barton Filmsek egingo du (Eikeneko bazkidea).
Filmaren protagonistak Itziar Aizpuru (Axun) eta Mariasun Pagoaga (Maite) izango dira, eta beraiekin batera Jose Ramon Argoitia, Patricia Lopez, Ane Gabarain eta Zorion Egileor egongo dira. Soinu banda, berriz, Pascal Gaignek konposatuko du.

Sinopsia
70 urte dituela Axunen bizitza monotonoa erabat aldatuko da ospitalean dagoen senide bat zaintzeko deia jasotzen duen egunean. Ospitaleko errutinan murgilduta denbora asko pasatzen du, eta bere senarra Juan Marik ez du begi onez ikusten emazteak bizitza independentea egitea. Hori dela-eta, Axunek ezer gutxi esaten dio benetan berezia izan den gertaera batez: ospitalean, Maite aurkitu du berriro, nerabezaroaren lagunik onena.
Denbora igaro izan ez balitz bezala jokatzen dute biek, elkarren ondoan gozatu eta ondo pasatzen dute; Axunek, ordea, aldaketa nabarmena hauteman du Maiterengan: erabateko askatasunez bizi du bere sexualitatea. Lesbiana da. Iraganean zerbait berezia sentitu zuen arren, Axuni ez zitzaion inoiz bururatu hura zerbait gehiago izan zitekeenik.  

Data:2009/05/08 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa