BERRIAK

EikenBANK/08 lehiaketa irabazi zuen ideian oinarriturik 3Koma etxeak ekoitzitako “Pintxos” saioak bikoiztu egin du ikus-entzuleen kopurua, hirugarren emanaldian

3Koma etxeak (Eikenen bazkide) ekoizten duen eta ETB-2 (Eikeneko kide) kateak larunbatero ematen duen “Pintxos” gastronomia saioak %20,3ko pantaila kuota lortu zuen maiatzaren 16an. Saio horretan, Gasteizeko pintxo erronda egiteko aukera izan genuen, Toti Martinez de Lezea idazlearen eskutik. Saioaren hirugarren emanaldia zen, eta ikus-entzuleen kopurua bikoiztea lortu zuen; saioa ematen duen kateak egun horretan batez beste izandako kopurua baino zazpi puntu handiagoa izan zen, hain zuzen.

Euskal Telebistak maiatzaren 2an estreinatu zuen “Pintxos” saioa, 3Koma etxearen proposamen berria (“El coro de la cárcel, “El calendario del año”…). Alazne Páramok EikenBANKen lehenengo edizioan aurkeztutako “¡Qué tendrá el pintxo!” telebistarako lehiaketaren ideian oinarritua da, eta,EikenBANKi esker, ideiaren sortzaileak aukera izan du ekoizpen etxearekin lanean jarduteko.

EikenBANK ekimena Klusterreko enpresek gauzatzen dute, honako helburu nagusi honekin: talentu ez-profesionalak eta ikus-entzunezkoen sektoreko enpresak zuzenean harremanetan jartzea, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bidez euskal ikus-entzunezkoen baitan produktu lehiakor berriak sor ditzaten.

Data:2009/05/19 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa