BERRIAK

K 2000-ren eskutik, Gasteizek bere burua ezagutzera emango du Fitur-en

Vitoria-Gasteizko Udalak joan den urtarrilak 28an prentsaurrekoan aurkeztu zuen Fitur 2008n eskuragarri jarriko duen eskaintza turistikoa. Izan ere, euskal hiriburuak azoka horretara eramango dituen produktuen artean dago K 2000-k (Eikeneko kidea) egin dion ikus-entzunezko lana: “Vitoria-Gasteiz Suitea”.

                                                            

DVD interaktiboa da, bideoklip batek, publierreportaia bik eta making off-ak osatzen dutena. Guztira, lau hizkuntzatan egindako 30 minutuko ikus-entzunezkoa. Horrez gainera, bi iragarki ere egin ditugu –20 eta 10 segundokoak- telebistetan eta zinema-aretoetan emateko.

Sustapeneko bideoklipak abiapuntu musikala hartu du Vitoria-Gasteizen ikuspegi orokorra emateko: hain zuzen ere, Gasteizko Jazzaldiaren barruan Wynton Marsalis-ek euskal hiriburuari egin eta eskaini zion “Suite Vitoria” obra musikala. Emozioa eta fantasia helaraziko digun off-eko ahotsik gabeko bideoa.

Gainera, ikusle eta erabiltzaileek alderdi zehatzagoetan ere sakondu ditzakete bi erreportaiaren bitartez: batak ikuspegi orokor eta negozio arlokotik heltzen dio hiriari, eta besteak, ikuspegi turistikotik.

Irizpide artistikoa bat eta bera izan arren dvd-a osatzen duten ikus-entzunezko guztietan, kontuan izan ditugu erabilera eta publiko ezberdinak eta bakoitzak bere narrazio-egitura eta gidoi espezifikoak ditu.

Iaz ere Fitur-en izan zen K 2000, orduko hartan Zaragozako Udalaren enkarguz egindako kanpo-sustapenerako “Zaragoza ciudad de las ideas” ikus-entzunezkoarekin.

Data:2008/02/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa