BERRIAK

Bideojokoak programatzeko ikastaroa eskainiko da lehen aldiz Bilbon, DigiPen Europe-Bilbao erakundearen eskutik

Bilboko Merkataritza Ganberak eta DigiPen USA erakundeak “VideoGame Programming Level 1bideojokoak programatzeko lehen ikastaroa eskainiko dute uztailean, Bilboko Merkataritza Ganberaren instalakuntzetan. Ikastaro honen helburua da ikasleei erakustea nolako potentziala daukan bideojokoen industriako karrera profesional bat izateak.

Ikastaroak emateko, DigiPen erakundeak garatutako ProjectFUN softwarea erabiliko da, bideojokoen programazio eta diseinuaren ikaskuntza errazten duelako. ProjectFun sistemari esker, ikasleak beren bideojoko propioak garatzen hasten dira eta, aldi berean, ulertu egiten dute osagaiek nola funtzionatzen duten. Softwarea oso intuitiboa eta erabilerraza da, eta horrela, ikasleek bideojokoen funtzioen atzean dauden kode zehatzak ikasten dituzte.

ProjectFUN ikastaroak ez dira beste ikastaro batzuk bezalakoak; batetik, bideojokoetan eta errealitate birtualean nazioarteko erreferentzia den erakundeak eskaintzen dituelako eta, bestetik, ikasle bakoitzak bere bideojokoa sor dezakeelako. DigiPen unibertsitate pribatua da eta ikasleak prestatzen ditu, gai izan daitezen entertainment digital interaktiboaren industriako eskakizunak betetzeko. Ezagutzen dugu sektorea eta etengabe ari gara lanean Nintendo edo Microsoft bezalako liderrekin; horrela, ziurtatzen dugu eskaintzen dugun hezkuntzaren bidez ikasleak gai izango direla industriaren eskakizun zorrotzei aurre egiteko. Udako ikastaro honetan, arazoak konpontzeko gaitasunak erabiltzera eta lan-taldeetan parte hartzera animatuko dituzte ikasleak. Horrela beraz, Bilbo prestakuntza hau eskaintzen duten hirien sare esklusiboan sartu da (Seattle, Juneau (Alaska), Pittsburgh eta Singapur).

Ikastaroa uztailaren 20 eta 30 bitartean eskainiko da Bilboko Merkataritza Ganberaren instalakuntzetan, Rekalde zumarkaleko 50 zenbakian.

Informazio gehiago: aitziber.azkondo@camarabilbao.com 
                              Programazio ikastaroa
                              Kartela
                              Izen ematea

Data:2009/07/02 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa