BERRIAK

Digitalakek Sanferminetako entzierroak 360ºtan eskaintzen ditu

Hemen klikatu entzierroak 360ºtan ikusteko

Digitalakek, Eikeneko kidea, aurrerapausu bat eman du Sanferminetako entzierroak erakusteko moduan. Egunero kamara asko daude ibilbidean, baina horiek guztiek eskaintzen diguten ikuspegiaren oso bestelakoa eskaintzen du  Digitalakek: Entzierroa 360ºtan.

Goizero, kamara esferikoa ibilbidearen toki ezberdin batean jartzen da. Eta entzierroaren zati hori grabatzen da ikuspegi guztietatik eta aldi berean. Jasotako materiala, internet bidez ikusi dezake nahi duen orok. Baina zer ikusiko duen, erabiltzaileak berak erabakiko du. Hau da, bideo esferikoa eskaintzen zaio, entzierroaren barruan kokatuko da erabiltzailea, eta saguarekin, nora begiratu nahi duen aukeratuko du, irudian gora, behera, edo aldeetara mugituz.

Aste osoan zehar hartuko dira entzierroen irudiak, ibilbidearen gune ezberdinetatik. Egunero izango da egunari dagokion zatia ikusteko aukera, eta piskanaka, entzierro oso bat lortuko dugu. Festak amaitutakoan txoko guztiak izango dira ikuslearen eskura. Eta entzierroetan gertatzen diren hainbat xehetasun deskubritzeko aukera izango du, berak erabakiko baitu, bere begiekin ikusiko balu bezala, nora nahi duen begiratu.

Sanferminetako bideo esferikoak, 360ºko bideoak digitalak.com helbidean dituzue ikusgai.

Data:2009/07/08 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa