BERRIAK

Picassoren inspirazio osoa “Gernika, prozesutik obrara” erakusketan

Arte garaikidearen ikonoetako baten artea ikusgai dago Bilboko Foru Liburutegian, paperaren gainean eginiko 42 estudioren bidez. Vilau enpresak landutako erakusketan jenioak Gernika sortzeko izan zuen bilakaera guztia biltzen da.  

Erakusketa faksimile edizio osotua da, 1990. urtean zenbatutako eta argitaratutako 750 ale jasotzen dituena. Obra ikusgarri hau, Bizkaiko Foru Aldundiarena dena, argitaratutako obra guztien artetik 8. zenbakiarekin dago erregistratuta eta Malagako artistak marraztutako jatorrizko zirriborroen erreprodukzio leiala egiten du.

Vilauk Pablo Picassoren bestelako erakusketa garatu nahi izan du, gainerakoekin zerikusia ez duena. Horren adibide garbia dugu Gernikaren errepresentazio interaktiboa. Bisitariak, pantaila baten bidez, koadroaren errepresentazio batera sartzeko eta modu interaktiboan jarduteko aukera izango du, taldeka nahiz bakarka. Aplikazioan klikatuta, ikusleak oihalean agertzen diren pertsonaia guztiei buruzko informazioa lortzen du hiru hizkuntzetan (zezena, zaldia, ama haurrarekin,...).

Picassoren obra bezala, erakusketa berrikuntzaren adibide garbia dugu. Izan ere, Vilauko lan taldeak ikerketa lan nabarmena egin du, teknika eta adierazpen gune berriak erabiliz obrak erakusteko.

Gernika, prozesutik obrara” erakusketan sei monolitok artistaren biografia biltzen dute, hala nola bere aro piktorikoak, oihalaren sorrerari dagokion testuinguru historikoa, egileak jasotako enkarguaren jatorria, obraren sorrera eta koadro ospetsuaren deskribapen zehatza.

Erakusketa doan bisitatu ahal izango da Bizkaiko Foru Liburutegian (Diputazio kalea 7- Bilbo), urrira arte.

Data:2009/09/04 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa