Otsailaren 15ean, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian (EHAA), otsailaren 5eko, 27/2008 dekretua argitaratu zen. Dekretu honek Kulturaren Euskal Kontseiluaren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia aldatu eta bateratzen du. Kontseilu honek Kulturaren Euskal Plana egokitu, garatu eta ebaluatzen du.
Dekretu Berriak Kulturaren Euskal Kontseiluaren organo bilduak sortu ditu: Osoko Bilkura, Erakunde-arteko Batzordea eta Batzorde bereziak. Planteatzen dituen aldaketen artean Osoko Bilkuran kide berrien gehikuntza aipatzekoa da. Arau berriak eguneratze eta egokitzapen teknikoak suposatzen du, kontseiluaren funtzionamendua hobetzeko.
Informazio gehiago: Artikulua_cineporlared.pdf
Data:2008/02/20 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.