BERRIAK

"Teknopolis" saioak zientzia-dibulgazioan Europako saio onenaren saria jaso du

Elhuyar Fundazioak, Eikeneko kidea, ekoizten duen "Teknopolis" saioak zientzia dibulgatzeko Europako telebista-saiorik onenaren saria jaso zuen urriaren 14an, Europako Zientzia Fundazioak antolatu duen Europako 2009ko Media Sariak sariketaren barruan. Hain zuzen ere, Jonhson & Jonhson popular science TV Award izeneko saria jaso zuen. Sari-banaketa Hannoverren (Alemania) ospatu zen, eta saria jasotzera Maider Egües zuzendari eta aurkezlea, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia eta Beñar Kortabarria erredaktorea joan ziren.

ETBko programa, Eikeneko kidea, zientzia dibulgatzeko Europako telebista-saiorik onena dela erabaki zuen epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute: Derek Nelson, AlphaGalileo Fundazioko negozio-zuzendaria, BBCko produktore ohia eta ESAko (Europako Espazio Agentzia) aholkularia; Carl Johan Sundberg, Euroscience erakundeko presidenteordea eta Euroscience Open Forum-en sortzaileetako bat; Philippe Bijvoet, VRT The Flemish Radio and Television Network-ekoa; Frederik Wittock, Europako Johnson & Johnson Farmazia Ikerketa Zentrokoa; eta Barbara Gallavotti, italiar telebistako kazetaria.

Albiste osoa irakurri

Data:2009/10/15 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa