BERRIAK

Hasi da 'Dragoi ehiztaria' filmaren grabazioa

Dragoi ehiztaria filma grabatzen hasi dira egunotan Donostian. Larunbateko, urriak 24, grabazioa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.com atarian.

Patxi Barco zuzendariaren bigarren film luzea da eta Euskadin eta Kuban grabatuko dute. Itziar Ituño eta Asier Hormaza dira protagonistak, besteak beste. Barton Filmsek (Eikeneko kidea) Euskaraz eta gaztelaniaz banatuko du Espainian.
Zurriola Groupen ekoizpen bat da eta ETBren (Eikeneko kidea) laguntza jaso du. Angel Amigoren (gaztelainaz) eta Aizpea Goenagaren (euskaraz) gidoia da.

Gorkaren papera du Asier Hormazak. ETA politiko militarraren taldekidea izan da horren autodisoluziora arte. Bere iraganari egin behar dio aurre bere seme txikiaren etengabeko galderak direla eta. 80eko hamarkadan Etamerikan izan zen borrokan parte hartu zuen.

Informazio gehiago

Data:2009/10/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa