BERRIAK

Orio Produkzioak Zai Zoi Bele dokumentala egin du

Ez Dok Amairu taldearen sorrera eta ibilbidea jasotzen dituen Zai Zoi Bele dokumentalak eskaintzen du ETB-1ek igandero. Oriok, Eikeneko kidea, ekoiztutako ikus-entzunezkoak sei atal ditu eta 21:25ean izango da ikusgai, Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak aurkeztuta.

1960ko hamarkada erdialdean euskal kantagintzak izugarrizko iraultza bizi izan zuen: Ez Dok Amairu taldearen sorrera. Gaur egun hain ezagunak ditugun Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Julen Lekuona, Joxean Artze edota Joxe Anjel Irigarai, garai hartan azaldu ziren Euskal Herriko plazan, batzuk kantak sortu eta abesten, besteak txalaparta jotzen edo olerkiak idazten. 40 urte paseak dira honezkero hastapen haietatik, eta dokumental sorta honen asmoa garai hura ezagutzera ematea izan da, belaunaldi berriek jakin dezaten zeintzuk diren, nola eta zergatik hasi ziren eta, batez ere, zer ekarpen egin dioten euskal kulturari.

Lau urte jardun du Orio Produkzioak ekoiztetxeak Eriz Zapirain zuzendariaren ardurapean dokumental sorta honetan lanean. Bidaia moduan planteatu da dokumental sorta: bidaia fisikoa eta bidaia denboran zehar. Eta bidaia egiteko gidari gisa Amets Arzallus bertsolari eta kazetaria aritu da. Ez Dok Amairuren historian garrantzitsuak izan ziren makina bat leku ezagutuko dugu bere bitartez, sei egun iraungo dituen bidaian, egun bakoitzeko atal bana.

Data:2009/12/30 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa