BERRIAK

K 2000k pilotari buruzko dokumentala ekoitzi du

"El juego vasco de la pelota" dokumentala ICOM Museoen Nazioarteko Kontseiluaren AVICOM Sarien finalisten artean dago. Sari hauen helburua teknologia berriak museoetara eta ondare eta kultura erakundeetara eramaten dituzten lanak saritzea da, eta otsailean banatuko dira, Turinen.

K 2000k, Eikeneko kidea, ekoitzitako ikus-entzunezko hau gaur egun Bilboko Euskal Museoan ikus daitekeen eta laster AEBetara eramango den erakusketa baten parte da. Lan honen bidez, Euskal Herriko kirol honen beste ikuspegi bat eskaini nahi digute Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe errealizadoreek, eta Kepa Junkeraren soinu banda iradokitzailea izan dute lagungarri horretarako.

Data:2010/01/25 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa