BERRIAK

GAIAk eta Europako Multimedia Foroak Bikaintasunaren Europako Ziurtagiria eman diote Gizer.net enpresari, bere azken aplikazioengatik: Webrunner 2.0 eta ACCE

Europako Multimedia Foroak eta GAIAk (EAEko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioaren klusterra) Bikaintasunaren Europako Ziurtagiria eman diote Gizer.net enpresari, Eikeneko kidea. Ziurtagiria jasotzeko ekitaldia Hannoverko (Alemania) CeBIT azokan egin zen, eta Europako 33 enpresa saritu zituzten bertan.

2003az geroztik, Bikaintasunaren Europako Ziurtagiria ematen zaie teknologia berrien eremuan produktu eta zerbitzu berritzaileak sortzen dituzten enpresei: Webrunner 2.0 eta ACCE aplikazioak, Gizer.net-en kasuan.

Webrunner 2.0 berriaren bitartez, marka, produktu eta nortasunen jarraipena egin daiteke Interneten, eta askoz denbora gutxiago erabiltzen da bilaketan, web 2.0 ingurune osoa integratzen duelako tresna bakarrean, albisteak, blogak, foroak eta ingurune sozialak barne. Gainera, lanak errazten ditu zaintza teknologiko edo press clipping digitalean, denbora errealean.

Enpresa batentzat beharrezkoa da jakitea zer esaten den Interneten berari eta bere produktuei buruz, eta Webrunner 2.0 baliabide egokia da horretarako. Quor 2.0 enpresarekin elkarlanean sortutako tresna bat da (online ospeari lotutako ikerkuntzan eta kudeaketan diharduen enpresa).

Bestetik, ACCE ikus-entzunezkoen munduan eta hainbat ingurunetan interaktibitatea lantzen duen tresna multzo bat da. Baliabide honen bidez, besteak beste, ikus-entzunezko erabilerraz eta eleanitzak sar daitezke Web ingurunean eta hezkuntzan. Adibidez, irakasleek ariketa interaktiboak egin ditzakete bideoekin edo audioekin ikasgelan, eta ikasleek formatu honetan ere entrega ditzakete beren lanak eta ariketak, ohiko jarduerak gaur egungo 2.0 eskola berrian.

ACCE teknologiaren bidez, erabilerraztasun elementuak (azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinuen hizkuntza) eransten dizkie erraz edozein erabiltzailek bere bideoei.

Gizer.net Bizkaiko enpresa bat da, eta erabilera orokorreko soluzio eta zerbitzu teknologikoak eskaintzen dizkio gizarteari. 5 urtetik gorako eskarmentuarekin enpresentzako Web inguruneen garapenean, proiektu ugari lantzen ditu ere beste hainbat alorretan: multimedia, hezkuntza, erabilerraztasuna eta ikus-entzunezkoak.

Data:2010/03/12 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa