Ministroen kontseiluak, Kultura ministroak proposatuta, 2008ko beste bat aldatzen duen Errege Dekretu bat onartu du, zeinak gaur egungo Zinearen Legearearen zenbait alde garatzen dituen.
Errege Dekretuaren testuak ezartzen dituen berrikuntzen artean, zinemagintza munduko enpresek administrazioaren aurrean burutu beharreko tramiteen sinplikazioa, sektoreari zuzendutako laguntzen erregulazio orokorra, proiektu zinematografikoen sormen, produkzio eta banaketa arloetan, teknologia berrien erabilpenean eta ondare zinematografikoaren kontserbazioa agertzen dira.
Baitere, atzerriko enpresekin koproduzioak egitearen alde jokatu, hauen onarpenerako betebeharrak malgutuz eta Atonomia-erkidegoekin lankidetzen igoera bat, zine aretoen sustapenari dagokionean eta hizkuntza koofizialetan burututako film luzeei dagokionez. Baita, arau honen aplikaziorako amankomuneko irizpideak ezartzean ere.
Honela, ikus-entzunezko lanak eta zinematografikoak, Ikus Entzunezko Arteen eta Zientzien Institutuak (ICAAk) kalifikatuak izango dira, edo haren lekuan, autonomi erkidegoetako organo eskudunak, ezarritako adin-taldeen sailkapenaren arabera. Gainera edozein film luzeren publizitateak egokitzen zaion sailkapena gaineratu beharko du, publikoak hautemateko erraza gertatuz.
Zinematografia institutuko Enpresen Erregistroan izena emateko betebeharra ere kentzen da, teknologia berriak erabiliz, ikus-entzunezko lanak egiteko diru laguntzak eskatzen dituztenentzat eta baiata kontserbaziorako laguntzen kasuan ere.
Data:2010/04/30 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.