BERRIAK

'80 egunean' filma nazioarteko bi jaialditarako hautatu dute

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren '80 egunean' filma A mailako bi zinemalditan hautatua izan da: Kanadan ospatzen den Montrealeko Zinemaldian eta Txekiako Errepublikan ospatzen den Karlovy Varyn. Azken hau A kategoriako zinemaldia da, soilik A mailako 11 zinemaldi daude munduan gaur egun, nahiz eta Montrealeko Zinemaldia izen haundiko zinemaldia izan eta  industrian oso garrantzitsua.

Karlovy Varyko Zinemaldian 'Another View'  sailerako hautatu dute Goenaga eta Garañoren lana, zein Irusoinek ekoiztuta eta Barton Filmsek banatua dago, biak Eikeneko kideak. Karlovi Varikoa A klaseko zinemaldi zaharrenetakoa da, eta  datorren uztailaren 2tik 10era ospatuko da. Montrealgo Zinemaldia, abuztuaren 26tik irailaren 6ra ospatuko da, eta ekoizpen euskalduna 'Focus on World Cinema' atalean hartuko du parte.

Joan den maiatzaren 21an estreinatu zen '80 egunean', Euskal Herria, Madril eta Bartzelonan. Geroztik oso kritika onak jaso ditu hedabideen aldetik. Nahiz eta hasieran takilek ez duen uste bezain ondo funtzionatu, ahoz ahokoari esker pixkanaka gorantz egin dute. Bigarren asteburuko takilak %45 egin gora aurreko asteburuarekin alderatuta, normalean takiletako eboluzioa kontrakoa izaten da.

 Azpimarratzekoa da Interneten zabaldu den kanpaina filmaren alde.Takilako emaitzak ikusita blogariak mobilizatu egin dira jendea zinema aretoetara joan dadin, eta sare sozialetan mugimendu bizi-bizia dago filmak sortatrazten dituen emozioen kontakizunarekin.

Data:2010/06/07 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa