Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak talentu ez-profesionala erakartzeko sortutako EikenBANK ekimenak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak babesten duenak, 2010eko aldiaren irabazlearen izena jakinaraziko du ekainaren 17an, Bilboko EiTBko Multibox aretoan sariak banatzeko egingo den ekitaldian. Irabazleak 4.000 euroko saria jasoko du eta kopuru bereko beka bat, programari elkartutako ekoizpen etxe batean lana egin ahal izateko.
Aldi honetan 94 pertsonak sustatutako 67 proiektu erregistratu dira eta horien artetik 10 igaro dira azken fasera. Ekainaren 3an proiektuak epaimahaiaren aurrean –pitching- azaltzeko prozesua egin zen, eta proposamenak ebaluatu ondoren, epaia emango du epaimahaiak. Programaren oinarrien arabera, berariaz balioetsiko dira proiektuen originaltasuna eta bideragarritasuna pantailara eramateari dagokionez.
EikenBANK lagundu dute, halaber, BBKren GazteLanbidean Fundazioak eta Bilboko Udalak. Horrez gain, lankidetzan aritu dira UPV/EHUren hezkuntza-zentroak, Arrasateko eta Deustuko unibertsitateak eta ikus-entzunezko ikasketak eskaintzen dituzten eskola guztiak. Proiektuaren helburua da talentu ez-profesionala ezagutzea eta harremanetan jartzea ikus-entzunezko euskal enpresekin. Arian-arian nabarmen areagotu da parte-hartzaileen eta proiektuen kopurua; izan ere, 2008an 27 proiektu aurkeztu ziren eta aurten, berriz, 67. Berrikuntza gisa, aurten 3 aipamen berezi egingo dira.
Data:2010/06/14 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.