BERRIAK

Bitart-ek ekoiztutako 'Los tontos y los estúpidos' filmea, Pariseko Zinemaldiko Nazioarteko Merkaturako aukeratua izan da

Roberto Castón-en 'Los tontos y los estúpidos' gidoia, Bitart, Eikeneko kidea, eta Continental etxeak ekoiztua dago, eta 330 gidoien artean aukeratuetariko hamalau proiektuen zerrendan agertzen da. 'Paris Project 2010'-eko hautaketa batzordeak proiektu hau aukeratu du "bere kalitate literario bikainagaitik eta nazioarteko merkatuan koprodukziorako duen potentzialtasunagaitik". Horrela azaldu du Thibaut Bracq-ek, ekimen honetako arduradun nagusiak.

'Paris Project' garapen fasean dauden proiektuak ekoizteko plataforma bat da eta 'Paris Zinema Nazioarteko Zinemaldiaren' barne ospatzen da. Azken hau, Cannes izan ezik, Frantziako garrantzitsuena da.Uztailaren 5etik 7ra bitartean, bai Roberto Castón-ek (gidoilari eta zuzendaria) eta Fernando Díez-ek (ekoizlea) euren proposamena defendatu beharko dute Parisen ehundaka ekoizle, banatzaile eta salmenta ajenteen aurrean. Aipatutako partaide hauen gehiengoa frantseza izango da, baina beste europar herrialdeetakoak ere izango dira luzemetraia aurrera ateratzeko behar den finantzaketa lortzea helburu izango dutelarik.

Aipamen honekin frantsez publiko eta kritikak Castón-en zinearengan duen jokera baieztatzen da eta otsailaren 17an estreinatu zen 'Ander' filmea Frantzian oraindik ere zine batuzetan ikus daiteke. Nahiz eta Espainian estreinatu ez den, Holandan, Alemanian, Taiwanen arrakasta izan du eta irailean Italia, Belgika eta Suizako zinemetan ikusteko aukera izango dute. Dagoeneko, 100etik gorako zinemaldietan parte hartu du eta 23 sari jaso ditu.

'Los tontos y los estúpidos', Castón-en esatez, “hiribarruko pelikula trajikomikoa da. Zerbait ezberdina egin nahi izan dut, eta nahiz eta 'Ander' filmean agertzen diren gaiak aipatu (norbere buruaren onarpena, bakardadea, maitasunaren bilaketa eta familia) honetara urreratzeko modua guztiz ezberdina da". Luzemetrai honen filmaketa datorren udabarrian hasiko da Bilbon eta erabakitzear dagoen kostaldeko herri batetan.  Josean Bengoetxea (Ander) protagonista bezala errepikatuko du eta besteak beste, Emma Suárez izango du kide

Bestalde, gaur egun Castón Bilbon dago bere hurrengoko proiektuan lanean, hain zuzen ere 'Errudun sentitzen naiz / Me siento culpable' laburmetraia, Bitart-ek ekoiztua, baitere. “Istoria txiki bat da, oso sotila', dio zuzendariak, “protagonista bakoitzengan ezinezko maitasuna dela eta errudun sentimentua sortzen duen".

Data:2010/06/14 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa