Gobernu Batzordeak ekainaren 22an Kultura sailburuaren Ordena bat onetsi du, 2010. ekitaldirako telebista eta zinemako gidoi sormenerako diru laguntzak erregulatzen dituena. Diru laguntzen guztizko kopurua 109.800 eurokoa da.
Ordena honen helburua diru laguntzen deialdia eta baldintzen ezarpena da, 2010 eta 2011 urteen bitartean garatzen diren proposamenetarako. Hauek, zinema edo telebistarako gidoi sormenera, animazio edo dokumental lanetara eta formato guztietara zuzendua dago, Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan garatzeko.
Beraz, Ordena honen bitartez lortu nahi den helburua ondokoa da: gidoi sormena bultzatzea, ikusentzunezko euskal industriaren sendarpena babesteko, bere lehen produkzio fasean aurrerantzean kalitatezko gidoiak ikusentzunezko produkzioetan gauzatu daitezan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik gidoi sormenari ematen zaion babesa sektore publikoaren erantzukizun betebeharra da, produktuen kreazioa eragiteko, balore bikoitza duen sektore batean: ikusentzunezko industria, alde batetik eta balio kulturala, bestetik. Aurrekontuko zuzkidura 80.000 eurotik 109.800era haunditu da. Igoera hau Kultura Saileko 'Dirección de Juventud y Acción Comunitaria'tik dator, euskal gazteen artean sormenezko lana ikusentzunezko lana babesteko.
Kopurua bi modutara banatuko da. Lehenengoak 13.300 euroko sei diru laguntza izango ditu 30 urte gorako gidoilarien gidoientzako bakoitza, (urteen baldintza eskaerak aurkezten diren azkenengo egunean benetakotu behar da) edo gidoilari gazteak (30 urte beherakoak, baldintza hau ere azkenengo egunean benetakotu beharrekoa da). Guztiek luzemetrai batetan gidoilari bezala agertu beharko dira zine aretoetan erakusteko kalifikatuak izan diren filmeetan. Sei laguntzetariko hiru euskeraz idatzitako gidoiri zuzenduta daude eta beste hiru gazteleraz idatzitakoentzat. Bigarren modua, 10.000 euroko diru laguntzak dira, gidoilari gazteek idatziak, baina zine aretoetan erakusteko luzemetrai batetan gidoilari bezala agertzen ez direnei zuzenduta daude.
Emaitzen balio neurketa
Diru laguntza programa honen balio neruketa oso positibotzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak. 2009. urtean 77 eskaera aurkeztu ziren (2008an baino 24 gehiago eta 2007an baino 43 gehiago). Horrela, bi urteren aldian aurketzutako proiektuak 34tik 77ra gehitu da, %126ko igoera lortuz.
Data:2010/06/23 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.