Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak ekainaren 25ean, ostirala, aurkeztu zituen, bazkideen Batzar Nagusian, negozio eredu berri batera iristeko sektorearen eraldaketaren lidergoa eskuratzeko eginiko txostenaren emaitzak. Ekimenak, Eiken Advance programaren testuinguruan kokatzen denak, enpresa-jardueraren hainbat arloren garapen aukerak aztertzen ditu. Sektore osoak arlo horietara jo beharko du, egoera egonkorra lortu ahal izateko epe labur eta ertainean.
Juan Mari Gurrutxagak nabarmendu zuenez, gaur egun sektorea; alde batetik, krisiaren eta murrizketen eraginpean dago; eta bestetik, negozio ereduaren aldaketa ekarri duen digitalizazioak ikus-entzunezkoen sektorera ekarritako eraldaketaren eraginpean, horrek ziurgabetasun handia eragin baitu”. Horregatik, hain zuzen, Eiken Advance bezalako ekimenak “funtsezkoak dira lehiakorrak izan gaitezen” ziurtatu zuen.
'Ikus-entzunezkoetarako aukerak' txostena, PwCk egindakoa, Eikeneko Urteko Txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi zen, eta, bertan egon zen Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria. Sabalzak ziurtatu zuen Eusko Jaurlaritzak Ikus-entzunezko industria bultzatuko duela, beste arlo guztietan bezala, eta "sektore honek ondo antolatuta eta helbide ona hartu duen klusterra duela" aipatu zuen. Alfonso Cossiok, PwCko zuzendariak - Telekomunikazioak eta Medioak, "Aukera" Txostenaren ardatz nagusiak aurreratu ditu eta Eiken Advance "merkatu berriak ireki ditzala proiektu -motorea" izan nahi duela adierazi zuen. Cossiok azpimarratu zuen "bideo-kontsumoren patroiak aldatzen ari direla" eta 4 urte barru, "gastu-digitala" %50 igoko dela, batez beste".
Gaur egungo egoera
Klusterraren lehendakariak adierazi zuen moduan, proiektu hau martxan jarri da, neurri handi batean, aurreikusitako ziurgabetasun egoeran gaudelako eta “ikus-entzunezko berrirako” aldaketari heldu behar zaiolako. Oro har, krisiaren eraginez % 12 jaitsi da 2009an Eikeneko enpresa bazkideen fakturazioa (fakturazioa 107 milioi eurokoa izan da), eta aurreikuspenaren arabera 2010. urtean beherako joera izango da nagusi. Ostiralean aurkeztutako datuen baitan, enpresa txikiek hobe eutsiko diote egoerari eta langileak mantenduko dituzte; haatik, enpresa handiek, ziur asko, langileen murrizketak egin beharko dituzte.
Data:2010/06/28 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.