BERRIAK

Vilau-k Barandiaran Museoaren edukin eta baliabide interaktiboak landu ditu

Vilau-k, Eikeneko kidea, zabaldu berri den Barandiaran Museaoaren ikusentzunezko edukinen produkzioa eta definizio eta integrazio teknologikoaren arduraduna da. Vilauk museoko espazioa bere bi solairuetan hartu bai ditu ikuspuntu interaktibo eta esperientzial batetik, Barandiaranen Ataun jaiterria abiapuntu hartuz.    

Bisitariari argiztutako argazki muntai batekin ematen zaio harrera. Honek, ibilaldia beheko solairutik hasten du, non Barandiaranen bizitza era hunkigarri batetan kontatzen da ikusentzunezko pieza bat proiektatuz. Alboko gelan, euskal antropologo ospetsuak idatzi zuen egunkaria dago eta baliotsua den dokumentuaren jatorrizko faksimil bat ere begiratu daiteke.  

Museoaren beheko solairuan, Barandiaranen lanaren garrantzia erakusten eta komunikatzen da. Hau, ezagupidearen di atalean banatzen da: Aurrehistoria eta Etnografía. Lehenengoan, bisitariak, Ataungo antropologoak Euskal Herriko zientzia arkeologiko eta antopologikori egindako ekarkinaren mapa batekin elkarreragina dauka. Gune etnografikoan, ordea, euskal jakitunaren hausnarketa batzuk entzun daitezke, eta sekula erakutsi ez den dokumental bat ikusteko aukera ere ba dago. Barandiaranek berak gabatu zuen  1928. ean, Ataungo antropologoak askotan errepikatzen zuen gai batekin: 'praktika magikoak'.

Besteak beste, Vilauk Igartubeiti Euskal Baserria eta Lizarrustiko Parketxeko  interpretazio zentruak jarri  ditu abian. Gaur egun,  Zegamako Aizkorri Aratatz Interpretazio Zentruaren zehaztapen eta betearazpenean murgilduta dabil.

Proiektua Kultura Ministeritzak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ataungo Udaletxeak eta Kutxak babestu dute.

Data:2010/07/05 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa