BERRIAK

Jaurlaritzak 1.920.000 euroko laguntzak onartu ditu ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapena eta produkzioa bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.920.000 euroko laguntzak onartu ditu ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapena eta produkzioa bultzatzeko. Kulturako sailburuaren proposamenez, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua onartu du Gobernu Kontseiluak. 

Programa honek 1.920.000 euroko diru-laguntzak banatuko ditu bi modalitatetan. Alde batetik, Aginduak, 200.000,00 euroko laguntzak esleitu ditu, zinemarako, telebistarako eta multimediarako proiektuak garatzeko, fikziozkoak, animaziozkoak, sortze-dokumentalak eta multimedia lanak, eduki artistiko eta kulturaleko proiektuekin. 

Bestetik, 1.720.000 euroko laguntzak ikus-entzunezkoen produkziorako, honako modalitate hauetan: Zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, telebistarako fikziozko film luzeen produkzioa (TV moviak), zinemarako animazioko film luzeen produkzioa, sortze-dokumentalen produkzioa eta film laburren produkzioa.

Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukera izango 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen estreinatutako obrek. Deialdi honen babesean ematen diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Informazio gehiago

Data:2010/07/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa