BERRIAK

Euskal Encounter, heldutasun bidean bere 18. edizioan

Hemezortzi urte jada. Heldutasuna lortzeko bidean aurkitzen da Eikeneko kidea den Euskaltel Fundazioak antolatzen duen Euskal Encounter-a. Ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabal honetan, esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa da helburua.

Uztailaren 22tik 25era Barakaldoko BEC-en ospatuko den ekimen honek, 80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2010.an estatuko partyrik zaharrena bere hemezortzigarren ediziora iritsiko da. Guztira 4.096 ordenagailu sarean, 5.700 parte hartzaile gora, 10 Gb-eko Internet konexioa eta 50.000 euro gorako sariak dira topaketa honetako kopuruetariko batzuk, zeintzuk ekintzaren izaria azaltzen dute.

Aurtengo edizio honetan, berritasuna OPENGUNE Azoka Informatikoa da. Gune honetara party-ko publikoa eta publiko orokorra joan ahal da. Sektore informatikoko enpresak bere produktuak aurkeztuko dituzte gune honetan, eta horrez gain, konferentziak egitarautuko dira eta gaur egungo informatika gaiei buruzko erakustaldiak eta tailerrak antolatuko dira.

Informazio gehiago

Data:2010/07/21 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa