BERRIAK

G-93-k asmatutako bideofinish sistema erabiliko da gelditzen diren ligako 12 estropadetan

Traineru Kluben Elkarteak denboraldia bukatu bitarte geratzen diren 12 estropadetan Eikeneko kidea den G-93 enpresa eibartarrak asmatutako bideo finish sistema erabiltzea erabaki du. Helburua lehiaketa gero eta hobea izatea da, eta San Miguel Ligak daukan parekotasuna aintzat hartuta, bideo finish sistema erabiltzea erabaki da. G-93 sistema honen hornitzailea izango da, hots, orainarte estropaden jarrapenerako GPS sistema hornitzen duena. 

Sistema honen bitartez, helmugako marra eta estropadako denbora helmugan bertan kokatutako bideo seinale batean txertatzen da. Egun, estropadako denbora gailu elektroniko batek neurtutako denbora eta epaileen kronometrajea sinkronizatuz lortzen da, baina bideo seinalea helmuga gainean jarritako kamera baten bitartez.

Argazkia: TKE-ko web-a

Lortutako bideo irudi hori grabatu egiten da, eta grabatutako irudiaren berrikusketak traineru bakoitzaren denbora zehatza lortzea ahalbideratzen du. Bideo finish-ak bi ehuneneko zorroztasunarekin egiten du bere neurketa. Bideo finish-a erlojupekoan egin diren estropada guztietan erabili izan da orain arte, baina traineruen arteko parekotasuna ikusita, elkarteak sistema hori estropada guztietan erabiltzea deliberatu du.

Zerikusia duen albistea

Data:2010/07/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa