BERRIAK

Hamabost herrialdetatik etorritako sei mila pertsona gora, Euskal Encounter-aren arrakastaren 'errudun'

Eikeneko kidea den Euskaltel Fundazioak antolatutako Euskal Encounter-aren 18. edizioa bukatu da jada, antolatzaileek positibotzat bakarrik jo dezaketen edizio berri honetan. Azken jardunaldia bereziki mamitsua izan zen, ekitaldi asko eta sari banaketarekin. Izan ere, aurten kategoria anitz izan dira lehian: diseinu, animazio, jokoak, bideo sormena, musika, software libre eta modding-a, besteak beste.

Ekitaldiko antolatzaileak pozik agertu dira balantzea egiterako orduan. Datuak ere horrela azaltzen dute arrakasta: Guztira, 15 herrialde ezberdinetatik etorritako 6.000 pertsona gora bildu dira eta ordenagailuak 4 milatik gora izan dira eta konexio abiadura 20 giga-koa. 

 Lehiaketetan, jokoetan eta tailerretan izandako parte-hartzea ere azpimarratzekoa da. Aurtengo nobedadeetariko batek, Opengune izeneko leku berezi berriak eta doanekoak ere jende asko erakarri du. Bertan, stand-ak, konferentziak eta Retromuseoa bezalako erakusketak egon dira eta hauek izan dira Euskal Encounter-ak 'heldutasuna' lortu duen 18.edizo honetako arrakastaren gako batzuk.

Zerikusia duen albistea

 

Fecha:2010/07/26 | Categoría:: Eikeneko kideak

Comentarios (0)

Agregar Comentario

A través en este blog queremos contaros las actividades que realiaza EIKEN, así como aquellas noticias que creamos que puedan ser interesantes relacionadas con el ámbito audiovisual vasco.

Categorías
Últimas novedades
Archivo