Zinemasteak 2008 euskal zinemagileek zuzendutako edo ekoitzitako azken filmeak proiektatu zituen, horien artean Irusoin, Barton Films, Baleuko eta Abra (Eikeneko kideak) aurkitzen dira. Otsailak 25etik martxoak 1 bitartean 20 luzemetrai eta 23 laburmetrai proiektatu ziren.
.jpg)
Egitaraua, Diego Fandosek ETB-ren (Eikeneko kidea) laguntzarekin egindako lehenengo luzemetraiarekin hasi zen, “Cosmos”. Ondoren filmaren BSOa sortu duen Javi PZ3 donostiarrak, kontzertu bat eman zuen. Astean zehar Baleukok, Irusoinek eta Barton Films-ek ekoitzitako “Eutsi!” eta, Abra Produkzioak ekoitzitako eta Barton Filmsek banatutako “Querida Bamako” filmak ikusteko aukera egon zen. Halaber, luzemetrai kategorian publikoaren saria jao zuen Irusoinek ekoitzitako eta Antonio Mercerosek zuzendutako “Y tu quien eres?” proiektatu zen.
Zinemasteak eskolentzako goizeko sesioak eskaini zituen. Goya sarietan hautagai izan zen “Betizu eta urrezko zintzarria”, Baleukok ekoitzita, proiektatu zen. Luzemetraien programa dokumentalekin osatu zen, eta horien artean Irusoinek ekoitzitako “Lucio” ikusteko aukera egon zen.
Zinemastea 2008, Koldo Crespok moderatu zuen Nacho Vigalondo (7:35 de la mañana eta Los Cronocrímenes, Karbo Vantasek (Eikeneko kidea) ekoitzita) eta Koldo Serra (Bosque de Sombras) zuzendarien arteko bilera batekin amaitu zen. Besteak beste, zuzendari bezala izandako esperientzietaz hitz egin zuten.
Martxoaren 1ean ospatutako Gasteizko XXVI Euskal Zinema Astearen amaiera ekitaldiak, Jorge Guerricaetxevarria izan zuen protagonista “Gutariko bat” saria jasotzeagatik.
Zinemaldia, KREA Expresión Contemporaneak, Vital kutxak bultzatutako gaur eguneko kultur proiektua, antolatu zuen eta zine europarrarekin zerikusia duten ekintza guztiak elkartzen duen NEEF (Europar Zine Berrien Jaialdia) esparruaren barruan antolatzen da.
Data:2008/03/03 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.