BERRIAK

Baleukok ekoiztutako 'Izarren argia' filmea Donostiako Zinemaldira izendatua izan da

Hamazazpi herrialdetako hamabost filmek parte hartuko dute Donostia Zinemaldiaren 58. edizioko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean, zeintzuen artean Eikeneko kideak diren Baleukon (ekoizlea) eta Barton Films-en (banatzailea) 'Izarrean argia' filmea aurkitzen da.

Zabaltegi-Zuzendari Berriak ataleko hamabost izenburuen artean, Europa Ekialdean indarra hartzen ari diren zinemagileen (Errumania, Bulgaria, Polonia), Europa mendebaldekoen (Holanda, Danimarka, Belgika, Alemania eta Frantzia) eta Latinoamerikarren (Uruguai, Chile, Kolonbia, Panama, Guatemala y Mexiko) ordezkaritza garrantzitsua egongo da, eta gainera,Txinako eta AEBetako ekoizpenak ere izango ditugu. Baitere, Baleukok ekoiztutako Izarren Argia.

Filmea Saturraranen gerra garaian egondako emakumezkoen kartzelan dago girotua. Gerra garaiko istorio honek emakumea du protagonistatzat eta berauei erregimenak kartzeletan kendutako, lapurtutako, haurren istorioa kontatzen du. Kartzela hartatik 4000 emakumetik gora pasa ziren eta 177 hil egin ziren. Horietatik 59 haurrak izan ziren.

 Hau Mikel Ruedaren lehenengo luzemetraia da, 'Present Perfect', 'Érase una vez' eta 'El Carrito' laburmetraien ostetik. Aurreestreinaldia irailaren erdialdean izango da, Zinemaldian bertan. Eta estreinu komertziala Urriaren 22an.

Data:2010/09/02 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa