Zinemira-Euskal Zinemaren Panoramak aurten Euskal Herrian ekoitzi diren lanik esanguratsuenen panoramika eskainiko digu bigarren urtez irailaren 17tik 25era ospatuko den Donostiako Zinemaldian. Aurten, Donostiako Zinemaldiak Eikeneko kidea den Barton Films-ek banatzen dituen bi film emango ditu atal sail honetan. Horietako bat, hain zuzen ere '80 Egunean' Ikus-entzunezkoen Klusterreko bazkide den Irusoinek ekoiztuta dago.
Horrez gain, '80 Egunean', Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendua, gure zinemetan egon zen ikusgai bi hilabete baino gehiagoz ikuslegoan eta baita kritikan ere onarpen zabal izanez. Saria 12.000 eurokoa da eta film irabazlearen ekoizlearentzako izango da. Honetaz aparte, Donostiako Zinemaldiko 'Made in Spain' sailan proiektuatuko da, zinemaldia nazioarteko jaurtiketa-plataforma bat izango delarik.
Bigarren luzemetraia, 'Amerikanuak', Nacho Reigek zuzendua, ameriketako mendebaldean, Elko-n (Nevada) bizi diren euskaldun etorkinen egunerokotasuna isladatzen duen dokumentala da. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz. Barton Filmsek 'Amerikanuak' estreinatuko du aurki.
Data:2010/09/06 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.