'80 Egunean' filmea, Eikeneko kidea den Irusoin eta Moriartik ekoiztua, eta Barton Films-ek banatua, kidea baitere, London Film Festivaleko Cinema Europa sailean izango da ikusgai urriaren 17an eta 18an. Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren lanak, Ikus-entzunezkoen Klusterreko beste kide baten partaidetza izan du, EiTB, eta joan den maiatzaren 21ean estreinatu zen.
French Revolutions, Film on the Square, Treasures from the archives edo Experimenta, dira besteak beste, Londoneko zinemaldiak dituen sailak, mundu mailako zinema onenari tartea eginez. Filma Montrealeko Nazioarteko Zinemaldian eta Karlovy Vary Jaialdian (Txekiar Errepublika) izan da ikusgai azkenaldian.

Bi emakumeren istorioan oinarritzen da 80 egunean; Axun (Itziar Aizpuru), 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezustekoan, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduei aurre egin beharko die Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?
Informazio gehiago
Data:2010/09/10 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.