BERRIAK

Vicomtech auzitegiko medikuentzako teknologia garatzen duen proiektu batean murgildurik dago

Eikeneko kidea den Vicomtech zentru teknologikoa, Ibermática eta Innovae Vision enpresak elkarrekin ari dira lanean, auzitegiko medikuen eguneroko lana erraztea helburu duen proiektu batean. Proiektu horren bidez auzitegiko medikuek kudeatzen duten informazio guztia integratuko duen espazio bakarra sortu nahi dute. Ekimen hori Fortic deitzen da eta auzitegiko medikuek jasaten duten gero eta lan karga handiagoa arintzeko premiatik sortu da.

Auzitegiko medikuen jarduera gero eta konplexuagoa da, ikaragarri ugaritu baitira jarduera protokoloak, ikerketa kasuak, lege bereziak eta patologia berriak. Gainera, gero eta gehiago dira paziente baten espedienteari buruzko informazio bilketan eta kudeaketan eragina duten iturriak. Funtsezkoa da, beraz, informazio hori guztia espazio bakar batean integratzea eta horixe da hain zuzen Fortic proiektuaren helburua. 

Proiektu honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat bere interfazea da; oso aurreratua eta ikusteko erakargarria izango da, bai testuei eta bai multimedia edukiei dagokienean.

Data:2010/09/13 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa