BERRIAK

Pausokak ekoizten duen 'Vaya semanita', eskenatokietan aurki

Eikeneko kideak diren ETBk eta Pausokak eman eta ekoizten duten 'Vaya semanita' programa aurki eskenatokietan izango da. Honela, jadanik ospetsuak diren pertsonaiak Euskadiko antzokietan ikusgai izango dira asteburuetan, Miramongo grabaketa estudioetatik euskal eskenatokietara salto eginez. 'Vaya semanita'-ko taldeak aurre-estrenaldi bat egiteko asmoa du datorren ostiralean, iraliak 24, Tolosan Leidor zineman 20:30 tan. Estreinaldia berriz Barakaldo Antzokian izango da urriaren 22an.  



Andoni Agirregomezkorta, Javier Antón, Itziar Atienza, Iker Galar-tza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz dira euren lana bikoiztuko duten aktoreak. Antzezlana Eikeneko kidea den Pausokak eta Glu-Glu Produccciones-ek akoizten dute. Antzokira urreratzen diren ikus-entzuleak zuzenean beraien pertsonai gogokoenak ikusteko aukera izango dute eta astero programako protagonistek, telebista bidez, ematen dieten momentu onenekin gozatu. 

Horrez gain, datorren irailaren 23an, osteguna, denboraldi berria hasten da telebistan, non sorpresa berriak gertatuko dira.

Data:2010/09/15 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa